loader

Bidalketa baldintzak

Bidalketa baldintzak

Bidalketak, mezularitza-enpresen bidez egiten dira, Gipuzkoa barruan izan ezik. Bidalketaren kostua, norakoa, pisua eta guztizko zenbatekoaren araberakoa izango da. Zure eskaeraren kostu zehatza ezagutzeko, jar zaitez harremanetan Gañeta Txakolina S.L.rekin admin@gaineta.com posta elektronikoz edo 695 716 262/618 287 048 telefono bidez.

Ceuta eta Melillarako, Balear Uharteetarako, Kanariar Uharteetarako, Europarako eta gainerako herrialdeetarako eskaeretarako, zuzenean jarri harremanetan Gañeta Txakolina S.L.rekin, admin@gaineta.com posta elektronikoz edo695 716 262 / 618 287 048 telefono bidez.

15:00etatik aurrera egindako eskaerak hurrengo lanegunean bidaliko dira. Ostiraletan 14:00etatik aurrera, larunbatetan, igandeetan edo jaiegunetan egindako eskaerak, hurrengo astelehenean bidaliko dira.

Gañeta Txakolina S.L.k ez du ordainketa-metodo gisa banku-transferentzia aukeratzen duten eskaerarik bidaliko, ordainketa egin dela egiaztatu arte. Gainerako ordainbideak aukeratuz gero, eskaera berehala hasiko da prestatzen. Premiazko eskaeretarako, banku-transferentzia ordainketa-metodo gisa ez erabiltzea gomendatzen dugu.

Entregatzeko baldintzak

Entregak astelehenetik ostiralera egiten dira, garraio-enpresek egun baliodunetan baino ez baitute lan egiten. Ez da eskaerarik prestatzen edo banatzen larunbat, igande eta jaiegunetan. Helmugako herrietako jaiegunak ez dira kontuan hartzen.

Espainia penintsularrean egiten diren eskaeretarako, Gañeta Txakolina S.L.k konpromisoa hartzen du eskaera ahalik eta azkarren entregatzeko, bezeroak adierazitako helbidean. Normalean 24-48 lanordurko epea izaten da, eskaera egin eta ordainketa berretsi ondoren (ordainketa-metodoa banku-transferentzia bada). Ez da inolako bidalketarik egiten posta-ataletara. 30 egun igaro eta ez bada entregarik egin, garraio-enpresari edo Gañeta Txakolina S.L.ri egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, bezeroa legitimatuta egongo da eskaera ezeztatzeko eta ordaindutako zenbateko osoaren itzulketa jasotzeko.

Bezeroa ez badago eskuragarri berak emandako entrega-helbidean, garraiolaria harremanetan jarriko da bezeroarekin, behar izanez gero, ordu-tarte bat eta helbide berri bat adosteko. Bezeroari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik entrega bi saiakeratan egiten ez bada, garraio-enpresarekin harremanetan jarri beharko du bezeroak entrega zehaztu ahal izateko. 30 egun igaro ondoren, eskaera ezin izan bada entregatu bezeroari egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, ez da itzuliko bidalketagatik ordaindutako zenbatekoa, hau da, ez da itzuliko produktuaren zenbatekoa, ezta bidalketa-gastuak ere.

Bezeroak produktuaren entrega berrikusi behar du eta lehen 24 orduetan produktuarekin egon daitekeen edozein desadostasun jakinarazi. Horretarako, Gañeta Txakolina S.L.rekin harremanetan jarri behar du admin@gaineta.composta elektronikoaren bidez edo 695 716 262 /618 287 048 telefono zenbakietan.

Garraiolariaren erantzukizuna

Erantzukizuna mugatua da ezinbesteko kasuetan (grebak, garraio normala eragozten duten fenomeno meteorologikoak, etab.) Kasu horietan, ahalik eta lasterren entregatuko da eskaria baina lehen adierazitako entrega-epeak ez dira izango aplikagarriak.

Garraio-enpresak eta Gañeta Txakolina S.L.k ez dute inolako erantzukizunik izango produktua entregatzea posible ez bada, bezeroak emandako datuak faltsuak, zehaztugabeak edo osatu gabeak diren kasuetan.

Itzulketa-politika

Produktu bat itzultzeko, Gañeta Txakolina S.L.rekin harremanetan jarri behar duzu admin@gaineta.com helbide elektronikoaren bidez edo 695 716 262 / 618 287 048 telefono bidez, itzuli nahi duzun eskaeraren datuak eta arrazoiak adieraziz. Lehenbailehen erantzungo dizugu.

Entrega-albaranaren kopia bat sartu behar da paketearen barruan, itzultzeko arrazoiak adierazita. Eskaera gure instalazioetan jaso ondoren, produktua baloratuko dugu eta akatsa baieztatzen badugu, ordaindutako zenbateko osoaren itzulketa egingo dugu, edo bestela, produktu berri bat bidaliko dizugu, egin duzun aukeraketaren arabera. Zenbatekoaren itzulketa, ahal izan ezkero behintzat, erosketa burutzeko erabili den ordainketa modu beretik egingo da, gehienez ere 30 eguneko epean, produktua gure instalazioetan jaso eta gure langileek balioztatzen dutenetik zenbatzen hasita.

Bezeroak eskaera itzultzeko eskubidea izango du eskaera hori entregatu eta hurrengo 15 egun baliodunetan, baldin eta bezeroak baldintza txarretan jasotzen badu eskaera, garraioarekin zerikusia duten arrazoiengatik. Bezeroak desadostasuna jakinarazi behar du lehenengo 24 orduetan, Gañeta Txakolina S.L.rekin harremanetan jarriz, admin@gaineta.com posta elektronikoz edo 695 716 262 / 618 287 048 telefono bidez. Produktu akastuna itzuli ahal izango du itzulketa-gastuak bere gain hartu gabe eta produktu berri baten edo zenbateko osoaren itzulketaren artean aukeratzeko eskubidea izango du.

Bezeroak eskaera itzultzeko eskubidea izango du urte bateko epean, eskaera hori entregatzen denetik zenbatzen hasita, produktuaren egoera txarragatik. Ardoaren egoera txarrarekin lotutako arrazoiak direla eta botilak edo produktuak itzultzen direnean, gutxienez produktuaren %70 boteilan itzuli beharko da (produktuaren egoera txarra baloratu eta aztertu ahal izateko) kortxo batekin estalita eta bilgarri bera, edo bestela, egoera onean itzultzea bermatzen duen antzeko enbalajeren bat erabilita. Bezeroak Gañeta Txakolina S.L.rekin harremanetan jarri beharko du admin@gaineta.com posta elektronikoz edo 695 716 262 /618 287 048telefono bidez. Produktu akastuna itzuli ahal izango du itzulketa-gastuak bere gain hartu gabe eta produktu berri baten edo zenbatekoaren itzulketaren artean aukeratzeko eskubidea izango du.

Bezeroak bere eskaera itzultzeko eskubidea izango du eskaera hori entregatu eta hurrengo 15 egun baliodunetan, garraio-enpresarekin eta Gañeta Txakolina S.L.rekin zerikusirik ez duen edozein arrazoirengatik, itzulketa-gastuak bere gain hartuz. Bezeroak produktua itzultzeko nahia jakinarazi behar du, Gañeta Txakolina S.L.rekin harremanetan jarriz admin@gaineta.com posta elektronikoz edo 695 716 262 / 618 287 048 telefono bidez. Itzulketa behar bezala egiteko jarraitu beharreko urratsak adieraziko dizkiogu.