loader

Lagunen artean pikatzeko bertako 10 produktu

Amantala janzteko gogorik ez dugun egun horiek, gu bezalako mutur finentzat, zailak izan daitezke, batez ere gonbidatuak ditugunean. Gaur ekarri dizuegun zerrendarekin, ogi on bat eta gure Gañeta txakolinarekin, lagunarteko afari hau gogoangarria izatea lortuko duzue. Lagunarteko afari erraz baterako post-a martxan!

Bai, hori ere gertatzen zaigu. Asko gustatzen zaigu lagunen arteko afariak inprobisatzea eta horrek ez du esan nahi beti sukaldatzeko eta konplikatzeko gogoa dugunik. Ez horixe, baina bai despentsa beti prest izaten dugula ustekabeko une horietarako. Nola egingo dugu ezustean harrapatu ez gaitzaten? Lagungarri egingo zaizue hemen partekatuko dizuegun 10 produktuen zerrenda.

Lagunen artean pikoteo erraz baterako bertako 10 produktu:

Hemen zure despentsan falta ezin diren ezinbesteko horiek, ezusteko une horietan arrakasta izateko. Ikusiko duzue denak direla ireki, aurkeztu eta prest! Errazago egiteko, online erosteko aukera ematen duten dendak gomendatzen dizkizuegu. Gogoan izan Gañeta Txakolina gehitzea 😉

  1. Arrain pudding-a: Kofradia Itsas Etxeko arrain pudding-arekin sarrera garailea emango diozue (bere online dendan zotina kentzen duten sarrain zopa batzuk ere badituzte!
  2. Hegaluzea tipulinarekin: Maisorren, arrain-kontserben ekoizle artisauek, vcarpaccio-an, bentreskan eta solomoetan daukate.
  3. Antxoak oliotan, besterik gabe, zuzenean platerera.  
  4. Antxoak ozpinetan (berdin).
  5. Ibarrako piperrak, bakarrik edo gildetan prestatuak (klasiko bat, antxoa eta oliba bere makilatxoan).
  6. Foie: tostadatxoekin eta piperbeltz pixka batekin (Lukas Gourmet dendan  hainbar elaboraziotan aurkituko dituzue.
  7. Idiazabalgo gazta. (8arekin, bikote perfektua).
  8. Irasagarra. 
  9. Teilak eta zigarriloak: klasikoak edo edozein barietate, Casa Eceizan gustu gustietarako.
  10. Eta kafearekin: bonboiak, Eceizakoak ere.
Donostia bazaude: Top aholkua

Donostian bizi bazarete edo hemendik egun batzuk pasatzen ari bazarete, ezin duzue galdu Txepetxa Tabernak – Antxoaren tenplu nagusia –bere proposamenetan duena: 

  • Txepetxako Antxoa kit-a, antxoa pintxoak Gañeta txakolinarekin. (Honi beste pintxo batzuk gehitu ahal dizkiozue).

Getarian eta Euskal Herriko hainbat txokotan bertako produktuak ditugu, kalitate eta maitasun handikoak. Lagin moduan hemen, gure 10 produktuen zerrenda. Goza dezazuen espero dugu! 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude