loader

Menu bat eta 3 Gañeta txakolin: nola uztartu txakolin on bat

Gure bezeroen ohiko galdera bat honako hau izaten da; nola uztar ditzakegu Gañeta txakolin mota ezberdinak? Batez ere txakolina lehen aldiz probatzen ari direnen zalantza izaten da. Erantzun asko dituela esan genezake baina printzipalki, konpainia onean, hobeto gozatzen dela.

Gañeta txakolinaren blogean maiz aurkituko duzuen gai bat, txakolina kontsumitzeko gomendioak eta aholkuak dira. Beti gozatu ahal izan dezazuen bere osotasunean. Gaurko postean Gañeta txakolinaren 3 barietateak uztartzeko menu bat proposatzen dizuegu, esperientzia oso bat izan dezazuen: Gañeta (klasikoa), Gañeta Rose (arroxa) eta Gañeta Berezia.

“Txakolina oso eklektikoa da. Ezin hobeto uztartzen ditu itsaskiak eta baita barazkiak, haragi zuriak edo gazta. Azken batean, zapore gehienetara egokitzen den ardoa da”.

Caprice, The European Appetizer

Gañeta Klasikoa eta pintxoak, ere bai

Nork egiten dio uko pintxo on bati? Dei iezaguzu klasikoak, baina gilda on bat, antxoa batzuk oliotan edo hegaluze tako bat tipula xehatuarekin bezalakorik ez dago apetitua irekitzeko. Hori bai, oso garrantzitsua bertako produktua izatea, Euskal Herria zerbaitetan nabarmentzen bada, bertako kalitatezko produktuagatik da, eta hortik dator pintxo hauen garaipena.

Foie eta txakolin arroxa, frexko frexko

Bai, hauxe da txakolinaren beste uztartze liluragarri bat. Foie on bat plantxan, gatz lodiarekin eta ogi txigortuarekin, mokadu bakoitzean ukitu kurruskaria ematen diona.

Gañeta txakolin arroxarekin, txakolin dotore eta fruitu gustuduna.

Gure txakolin berezienaren momentura iritsi gara

Gañeta Berezia, gure txakolinik landuena. Bere heldutasun eta kontzentrazio aromatikoak egiten dute txakolin hau ezin hobea izatea parrillan egindako arrain on bati laguntzeko. Getariako jatetxe eta erretegietan aurkituko dituzuen horietakoak: bisigua, erreboiloa, zapoa… mihi-arraina!

Zuk jartzen diozu amaiera Gañeta txakolinarekin

Eta postrean? Hemen zuen usaimena eta jatetxearen gomendioa izango ditugu gidari. Badakizu, postreak etxekoak direnean – Gazta tarta, pantxineta edo gazta taula xume bat – Ezin dezakegu huts egin.

Zuen usaimenak esango dizue, Gañeta txakolinen artean zein aukeratu.


On egin!

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude